Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa Limburgon

Castroviejok domina nahi du erlojupekoan

Erredakzioa

Euskal txirrindulariak dominen borrokan sartu nahi du erlojupekoan, baina faborito nagusia Tony Martin alemaniarra da.

  • Jonathan Castroviejo. EFE

    Jonathan Castroviejo. EFE

Jonathan Castroviejo euskal txirrindulariak Munduko Txapelketako erlojupekoan parte hartuko du arratsaldean. Getxotarrak domina nahi du, baina ez da batere erraza izango.

Horrela, ikusmin handia sortu duen proba protagonista izango da gaur Limburgon (Holanda). Tony Martin (Omega Pharma-Quick Step) erlojupekoa irabazteko faborito nagusia da, baina gainerako txapeldungaiek ez dute etsiko.

Aurreneko txirrindularia 13:32ean abiatuko da eta azkena 15:24an. Bradley Wiggins eta Fabian Cancellara ez dira irteeran izango eta horrek aukerak emango dizkie beste txirrindulariei. 54 kilometroko ibilbideak hiru mendatetxo ditu: Sint Remigiusstraat (1 km/% 7,7), Rozekoel-Bundersberg (800 mt/% 5,4 eta Cauberg (1,2 km/% 5,8).

Zalantza barik, Tony Martinek iragan urteko garaipena errepikatu eta bere bigarren urrezko domina lortu nahi du, igandean taldekako erlojupekoa irabazi ostean. Contador, Kessiakoff, Van Garderen, Westra eta De Gendt, eta Phinney, Durbridge, Dowsett eta Castroviejo gazteak, eta Chavanel edo Pinotti bezalako beteranoak dominen borrokan sar daitezke.