Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
Tony Martinek urrea lortu du erlojupekoan
Erredakzioa
Alemaniarrak iazko titulua berretsi du, Taylor Phinney eta Vasil Kiryienka txirrindularien aurretik. Jonathan Castroviejok 22. postuan bukatu du.
-
Tony Martin. Argazkia: EFE
Tony Martin alemaniarra (Omega Pharma Quick Step) izan da nagusi Munduko Txirrindularitza Txapelketako erlojupeko proban. Martinek 58:38.76ko denbora egin du eta Taylor Phinney eta Vasil Kiryienka txirrindulariak gainditu ditu.
Contadorrek bederatzigarren bukatu du, 1h01:08.76ko denborarekin. Jonathan Castroviejo bizkaitarra 22. postuan sailkatu da.
Sailkapena:
1. Tony Martin (Alemania) 58:38.76
2. Taylor Phinney (AEB) 58:44.13
3. Vasil Kiryienka (Bielorrusia) 1:00:23.75
4. Tejay Van Garderen (AEB) 1:00:28.13
5. Fredrik Kessiakoff (Suedia) 1:00:29.32
6. Dmitriy Gruzdev (Kazajistán) 1:00:35.20
7. Jan Barta (Txekiar Errepublika) 1:00:51.25
8. Alex Dowsett (Britainia Handia) 1:01:04.82
9. Alberto Contador (Espainia) 1:01:08.76
10. Adriano Malori (Italia) 1:01:19.30
...
22. Jonathan Castroviejo (EUS) 3:23.38