Txirrindularitza
Victor Cabedoren profila
Etorkizun oparoa zuen txirrindularia
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko harrobiak Ondako (Castello) txirrindularia 2009an bereganatu zuen. Horrela, Seguros Bilbao taldeak fitxatu zuen.
-
Víctor Cabedo. EFE
Euskaltel-Euskadiko harrobiak Ondako (Castello) txirrindularia 2009an bereganatu zuen. Horrela, Seguros Bilbao taldeak fitxatu zuen.
Memorial Valenciagan garaipena lortu zuen Cabedok eta Orbea Continental Euskadi Fundazioaren talderik garrantzitsuenera salto egiteko balio izan zitzaion 2011n.
Urte horretan Asturiaseko Itzuliaren etapa bat irabazi zuen. Cabedo Peñaullan eta Oviedo lotu zituen 181 kilometroko ibilbidean azkarrena izan zen.
Zornotzako Udaberriko Klasikan laugarren eta Espainiako Txapelketan bederatzigarren sailkatu zen. Euskalteleko arduradunek 2012an lehen taldera igotzea erabaki zuten.
Istripuetan hildako txirrindulari profesionalen zerrenda luzea da zoritxarrez: 55 txirrindulari 1934tik.