Itxi

Txirrindularitza

Limburg 2012

Gilbert, munduko txapelduna iraupen proban

Erredakzioa

Caubergeko igoeran jo du erasoa, eta bakarrean iritsi da helmugara. Boasson-Hagen bigarren izan da, eta Alejandro Valverdek eskuratu du brontzezko domina.

  • Philippe Gilbert da munduko txapeldun berria. Argazkia: EFE

Philippe Gilbert izendatu da munduko txapeldun. Limburgeko munduko txapelketako iraupen proban, garaipena lortu du belgikarrak.

Caubergeko maldan jo du erasoa Gilbertek, eta inor ez da haren erritmoa jarraitzeko gai izan. Valkenburgeko zirkuituko 261 kilometroko ibilbidea betetzeko, sei ordu, hamar minutu eta berrogeita bat segundo behar izan ditu. Edvald Boasson Hagen norbegiarrak lortu du zilarrezko domina, eta Alejando Valverde espainiarrak eskuratu du brontzezkoa.

Sailkapena:

.1. Philippe Gilbert (BEL) 6.10:41
.2. Edvald Boasson Hagen (NOR) + 4
.3. Alejandro Valverde (ESP) + 5
.4. John Degenkolb (GER) +5
.5. Lars Boom (HOL) +5
.6. Allan Davis (AUS) +5
.7. Thomas Voeckler (FRA) +5
.8. Ramunas Navardauskas (LTU) +5
.9. Sergio Luis Henao (COL) +5
10. Oscar Freire (ESP) +5