Itxi

Txirrindularitza

Down Under Tourra 2025

Welsford, Down Under Tourreko lehen liderra

EITB Media

Sam Welsfordek irabazi du lehen etapa, esprintean nagusituta. Onena izan da azken metroetan eta liderraren elastikoa jantzi du. Matthew Brennan izan da bigarren eta Matthew Walls hirugarren.

  • Sam Welsford

    Sam Welsford, lehen etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @tourdownunder

Sam Welsford (Red Bull-Bora-Hansgrohe) australiarra da Santos Down Under Tourreko 25. edizioko lehen liderra, Prospect eta Gumeracha arteko 150,7 kilometroko ibilbidea izan duen estreinako etapa irabazita.

Welsfordek (Subiaco, 29 urte) Australiako lasterketako liderraren elastikoa jantzita ekin dio World Tour denboraldiari. Onena izan da azken metroetan. 19 urteko Matthew Brennan (Visma-Lease a Bike) izan da bigarren eta Matthew Walls (Groupama) hirugarren.

1. etapako sailkapena:

1 - WELSFORD Sam (Red Bull-BORA) 3:26:38
2 - BRENNAN Matthew (Visma) d. b.
3 - WALLS Matthew (Groupama) d. b.
4 - TEUTENBERG Tim Torn (Lidl) d. b.
5 - SWIFT Ben (INEOS) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - WELSFORD Sam (Red Bull-BORA) 3:26:28
2 - BRENNAN Matthew (Visma) +0:04
3 - MARRIAGE Zac (Australia) +0:05
4 - WALLS Matthew (Groupama) +0:06
5 - TRONCHON Bastien (Decathlon) +0:07