Txirrindularitza
Martxoaren 24tik 30era
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma, Voltara gonbidatutako taldeen artean
EITB MEDIA
Hiru euskal taldeek Burgos BHrekin batera batera Kataluniako lasterketan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Proba martxoaren 24tik 30era artean korrituko da.
-
Caja Rural taldearen aurkezpena. Irudia: EITB MEDIA
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeek Voltaren 104. edizioan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Haiekin batera Burgos Burpellet BH taldea ere gonbidatu dute antolatzaileek. Lasterketa martxoaren 24tik 30era artean korrituko da.
Gonbidapena jaso duten lau taldeez gain, UCI WorldTour munduko txirrindularitzako lehen mailako 18 taldeak eta bigarren mailako (UCI ProTeams) Israel-Premier Tech eta Lotto ere egongo dira.
Guztira, 24 taldek eta 168 txirrindularik osatuko dute tropela, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard (Team Visma Lease a Bike) danimarkarra eta Primoz Roglic (Red Bull Bora hansgrohe) esloveniarra , 2023an Voltako irabazlea.