Itxi

Txirrindularitza

Down Under Tourra

Coquardek irabazi du laugarren etapa, eta Javier Romok lider jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari frantziarrak (Cofidis) Phil Bauhaus alemana (Bahrain Victorious) eta Jhonatan Narvaez ekuadortarra (UAE Emirates) gainditu ditu helmugan. Javier Romok (Movistar), bestalde, lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

  • Bryan Coquard

    Bryan Coquard Argazkia: EITB Mediako artxiboko irudia

Bryan Coquard Cofidis taldeko frantziarrak irabazi du esprintean Down Under Tourreko laugarren etapa, Glenelg eta Victor Harbor artean korritu dena (157,2 kilometro). Javier Romo Espainiako txirrindulariak, bestalde, lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Coquard txirrindularia Phil Bauhaus alemaniarrari (Bahrain Victorious) eta Jhonatan Narvaez ekuadortarrari (UAE Emirates) gailendu zaie, eta, hobariari esker, sailkapen nagusiko lehen posturik lau segundora gerturatu da, liderra tropelean sartu baita, 41. postuan.

Frantziarrak Australiako lasterketako etapa bat irabazi zuen 2023an, eta bikain baliatu du bere taldearen lana, esprint luze batean, bere abiadurari eutsi eta Bauhausen aurretik sartzeko.

4. etapako sailkapena:

1 - COQUARD Bryan (Cofidis) 3:55:15
2 - BAUHAUS Phil (Bahrain-Victorious) d.b.
3 - NARVAEZ Jhonatan (UAE Team Emirates - XRG) d.b.
4 - WALSH Liam (Australia) d.b.
5 - WATSON Samuel (INEOS Grenadiers) d.b.

Sailkapen orokorra:

1 - ROMO Javier (Movistar) 14:09:06
2 - NARVAEZ Jhonatan (Emirates-XRG) 0:04
3 - KONRAD Patrick (Lidl-Trek) 0:10
4 - FISHER-BLACK Finn (Red Bull-Bora-Hansgrohe) 0:10
5 - TRONCHON Bastien (Decathlon-AG2R) 0:12