Txirrindularitza
Valentzia
Urko Berrade nagusitu da Camp Morvedre klasikoan
EITB MEDIA
Txirrindulari iruindarrak 4:18:31ko denborarekin amaitu du lasterketa, Nicolas Breuillard frantziarra (bigarren) eta Sergio Geovani Chumil guatemalarra (hirugarren) 10 segundora utzita.
-
Urko Berrade. Argazkia: Kern Pharma
Urko Berrade Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarrak irabazi du ostiral honetan Camp Morvedre Klasikoa (Valentzia), UCI 1.2 mailakoa. 4:18:31ko denborarekin amaitu da Estivellan hasi eta amaitu den 178 kilometroko ibilbidea.
Alexys Brunel frantziarra (laugarren amaitu du) izan da eguneko ihesaldiaren protagonista, baina lasterketako aldapa gogorren ondorioz, tropelak harrapatu egin du.
Gailurrera iristeko bi kilometro falta zirenean, Berradek eraso gogorra bota du, eta, horri esker, bakarrik igo da, 30 segundo pasatxoko aldearekin. Hortik bukaerara arte 20 kilometro baino gutxixeago geratzen zitzaizkion garaipena lortzeko.
Atzetik, Nicolas Breuillard frantziarra eta Sergio Chumil Guatemalako txapelduna izan ditu, bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren.
2024ko Espainiako Itzulian etapa bat irabazi zuen txirrindulariak oso ondo hasi du denboraldia.
SAILKAPENA
1.- BERRADE Urko (Kern Pharma) 4:18:31
2.- BREUILLARD Nicolas (St Michel - Preference Home - Auber93) +0:10
3.- CHUMIL Sergio Geovani (Burgos Burpellet BH) d. b.
4.- BRUNEL Alexys (Team TotalEnergies) +0:27
5.- DELETTRE Alexandre (Team TotalEnergies) +0:31