Itxi

Txirrindularitza

Tour Down Under 2025

Narvaez ekuadortarrak lidergoa kendu dio Movistarreko Javier Romori, etapa nagusia irabazita

Agentziak | EITB MEDIA

Onley britainiarrari eta Fisher-Black zeelandaberritarrari gailendu zaizkie azken metroetan. Narvaezek 9 segundoko aldea du orain sailkapen nagusian Javier Romorekin, amaierarako etapa baten faltan.

  • Jhonatan Narvaez, Tour Down Under lasterketako lider berria. Argazkia: Tour Down Under

    Jhonatan Narvaez, Tour Down Under lasterketako lider berria. Argazkia: Tour Down Under

Jhonatan Narvaez (UAE Emirates) ekuadortarrak irabazi du Down Under Tourreko bosgarren etapa, McLaren Vale eta Willunga Hill artean (145,7 km).

Narvaezek 3h17:02ko denbora behar izan du etapa nagusiko ibilbidea betetzeko. Azken metroetan, Oscar Onley (Picnic PostNL) britainiarra eta Finn Fisher-Black (Red Bull Bora-Hansgrohe) zeelandaberritarra gainditu ditu.

Lasterketako líder berriak erritmo aldaketa indartsuarekin egin du azken igoerako azken aldapetan eta aurkariek ezin izan diote erantzun, Onleyk eta Fisher Blackek bakarrik jarraitu ahal izan diote, baina zailtasun handiekin.

Aurreikuspenen arabera, 27 urteko txirrinduariak aukera handiak ditu Town Under irabazten duen lehen ekuadortarra izateko. Dena den, adi egon beharko du igandeko azken etapan, 9 segundoko aldea baitu bakarrik Romo espainiarrarekin eta 12 segundokoa Fisher-Black zeelandaberritarrarekin.  

5. etapako sailkapena:

1 - NARVÁEZ Jhonatan (UAE) 3:17:02

2 - ONLEY Oscar (Team Picnic) d. b.

3 - FISHER-BLACK Finn (BORA) d. b.

4 - PLAPP Luke (Jayco AlUla) + 0:03

5 - ROMO Javier (Movistar) d. b.

6 - WOODS Michael (Israel) + 0:06

7 - GLOAG Thomas (Visma) d. b.

8 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) d. b.

9 - TRONCHON Bastien (Decathlon) d. b.

10 - KONRAD Patrick (Lidl - Trek) + 0:15

 

Sailkapen nagusia:

1 - NARVÁEZ Jhonatan (UAE) 17:26:02

2- ROMO Javier (Movistar) + 0:09

3 - FISHER-BLACK Finn ( BORA) + 0:12

4 - ONLEY Oscar (Team Picnic) + 0:15

5 - TRONCHON Bastien (Decathlon) + 0:24

6 - PLAPP Luke (Jayco AlUla) d. b.

7 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 0:27

8 - GLOAG Thomas (Visma) d. b.

9- KONRAD Patrick (Lidl - Trek) + 0:31

10 - WOODS Michael (Israel) + 0:47