Txirrindularitza
Cadel Road Race
Mauro Schmid nagusitu da Cadel Evans Great Ocean Road Race lasterketan
Agentziak | EITB
Txirrindulari suitzarrak ihesaldiko taldekideei aurrea hartuta zeharkatu du helmuga, hiru segundoko aldearekin, eta bi zeelandaberritar igo dira podiumeko hurrengo mailetara: Aaron Gate eta Laurence Pithie.
-
Mauro Schmid podiumean @diriflesso
Mauro Schmid Team Jayko AIUla taldeko txirrindulari suitzarrak irabazi du Cadel Evans Great Ocean Road Race lasterketa, Greelong hirian (Australia) hasi eta amaitu den 138,8 kilometroko proba.
Schmidek ihesaldiko taldekideei aurrea hartuta zeharkatu du helmuga, hiru segundoko aldearekin, bederatzi kilometro falta zirenean osatu den hamar txirrindulariko talde batean sartu ondoren.
Bi zeelandaberritar igo dira podiumeko hurrengo mailetara: Aaron Gate (XDS Astana Team) eta Laurence Pithie (Red Bull-BORA-hansgrohe). Javier Romo (Movistar Team) espainiarra gainditu dute azken sprintean.
Schmidek 2024an Eslovakiako Tourra irabazi zuenetik lortu duen lehen garaipena izan da honakoa.
Sailkapen orokorra
1 - SCHMID Mauro (Team Jayco AlUla) 4:26:07
2 - GATE Aaron (XDS Astana) +0,03
3 - PITHIE Laurence (Red Bull - BORA) d.b.
4 - ROMO Javier (Movistar Team) d.b.
5 - BAGIOLI Andrea (Lidl - Trek) d.b.
MAGIC MAURO ¿¿
— Cadel Road Race (@CadelRoadRace) February 2, 2025
The Swiss National Champion wins in the heat ¿ pic.twitter.com/gRuH2AyGfZ