Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Caja Rural taldeko Iuri Leitao txirrindulariak irabazi du Palma Trofeoa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leitaok ezustean harrapatu ditu esprinterren taldeak, helmugarako kilometro batera erasoa jota, eta proba irabazi du, 3 ordu, 8 minutu eta 40 segundoko denbora eginda.

  • Iúri Leitao garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

    Iúri Leitao garaipena ospatzen. Argazkia: EFE.

Caja Rural-RGA taldeko Iuri Leitao portugaldarrak irabazi du Palma Trofeoa, Mallorcako Challengeko azken proba, Stanislaw Aniolkowski (Cofidis) poloniarraren eta Erlend Blikra (Uno-X Mobility) norvegiarraren aurretik sartuta.

Leitaok ezustean harrapatu ditu esprinterren taldeak, helmugarako kilometro batera erasoa jota, eta proba irabazi du 3 ordu, 8 minutu eta 40 segundoko denbora eginda.

Lehen kilometroetatik izan dira ihesaldi saiakerak, baina kilometro gehien iraun duena Florian Lipowitzek (Red Bull-Bora) eta Colby Langek (Project Echelon) egin dute.

Elkarrekin joan dira 85. kilometroraino, tropelari 3 minutu inguruko aldea aterata, eta Lipowitzek pixka bat gehiago luzatu du bere abentura, helmugatik 14 kilometroraino iritsi baita ihes eginda.

Sailkapena

1 - LEITÃO Iúri (Caja Rural) 3:08:40

2 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.

3 - BLIKRA Erlend (Uno-X) d.b.

4 - MALUCELLI Matteo (Astana) d.b.

5 - KANTER Max (Astana) d.b.

6 - TURGIS Anthony (TotalEnergies) d.b.

7 - WÆRENSKJOLD Søren (Uno-X) d.b.

8 - MACIAS Cesar (Petrolike) d.b.

9 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

10 - DAINESE Alberto (Tudor) d.b.