Itxi

Txirrindularitza

Otsailaren 19tik 23ra

Jarraitu Andaluziako Itzulia, zuzenean, EITB Median

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lasterketak 71. edizioa izango du aurten, eta lehen aldiz egin zenetik 100 urte pasa dira. Etapa guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dira ikusgai.

  • Andaluziako Itzulia

    Andaluziako Itzulia, EITB Median. Argazkia: EITB Media

Andaluziako Itzuliaren 71. edizioa asteazken honetan hasiko da, Torroxen (Malaga), eta igandean amaituko da, La Linea de la Concepcionen (Cadiz). Guztira, 820 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta 6 etapatan 11 mendate igo beharko dituzte. Aurten, gainera, 100 urte beteko dira 1925ean Andaluziako Itzuliaren lehen edizioa egin zenetik. Etapa guztiak ETBn eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Lehen etapan, Torrox Costa eta Cueva de Nerja bitarteko ibilbidea egingo dute, Malagan. 162 kilometro egin eta 5 mendate igo beharko dituzte antolatzaileek itzuliko etapa nagusitzat jo duten honetan.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 1. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 1. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

Honako hauek dira gainerako etapen ibilbideak:

2. Alcaudete (Jaen) - Torredelcampo (Jaen): 133 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 2. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 2. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

3. Arjona (Jaen) - Pozoblanco (Kordoba): 162 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 3. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 3. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

4. Kordoba - Alhaurin de la Torre (Malaga): 195 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 4. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 4. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

5. Benahavis (Malaga) - La Linea de la Concepción (Cadiz): 172 km

2025eko Andaluziako Itzuliaren 5. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

2025eko Andaluziako Itzuliaren 5. etapa. Argazkia: vueltaandalucia.es.

Iaz Maxim Gils belgikarra izan zen nagusi. Ezohiko edizioa izan zen 2024koa, etapa bakarra izan baitzuen (5 kilometroko erlojupekoa); izan ere, antolatzaileek ezin izan zuten parte-hartzaileen segurtasuna bermatu, guardia zibil nahikorik ez zutelako zeregin horretarako.