Itxi

Txirrindularitza

Babesle historikoa

Rabobank bankuak agur esan dio txirrindularitza profesionalari

Erredakzioa

Holandako banketxeak duela 17 urte hasi zuen babesle lana txirrindularitzan. Horrela, Juanma Garate gipuzkoarra talderik gabe geratu da.

  • Luis Leon Sanchez. EFE

    Luis Leon Sanchez. EFE

Bi talde profesionalen babesa (World Tourreko gizonezkoena eta emakumezkoena) 2012ko abenduaren 31n bertan behera utziko duela iragarri du Rabobankek. Hala ere, txirrindularitza amateurrean lanean jarraituko duela ziurtatu du Holandako bankuak.

Holandako banketxeak duela 17 urte hasi zuen babesle lana txirrindularitzan. Urteak aurrera joan ahala Rabobankek laguntza zabaldu zuen; izan ere, emakumezkoen eta gizonezkoen talde profesionalez gain, gazteen talde bat eta ziklo-kros taldea babestu ditu.

Rabobank World Tourreko taldeak 28 txirrindulari zituen baieztaturik. Guztiak talde gabe geratu dira, banketxeak erabakia hartu eta gero.

Horrela, Robert Gesink, Lars Boom, Luis Leon Sanchez edo Bauke Mollema bezalako txirrindulariek talde berri bat bilatu beharko dute. Era berean, Juanma Garate gipuzkoarra talde gabe geratu da.