Txirrindularitza
O Gran Camiño Itzulia
Ibon Ruiz gasteiztarrak lepauztaia hautsi du, O Gran Camiño lasterketan erorikoa izanda
Agentziak | EITB MEDIA
Kern Pharma taldeko txirrindulariak atzo erori zen, eta Galiziako Itzulia utzi behar izan du.
-
Ibon Ruiz. Argazkia: Equipo Kern Pharma
Ibon Ruizek (Kern Pharma) ezkerreko lepauztaia hautsi zuen atzo, O Gran Camiño Itzuliko bigarren etapan, erorikoa izanda, gaur Nafarroako taldeak ohar bidez jakinarazi duenez.
Horrenbestez, txirrindulari gasteiztarrak ezin izan du gaurko etapan parte hartu.