Txirrindularitza
83. ekitaldia
2025eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
EITB MEDIA
WorldTour mailakoa lasterketak zortzi etapa izango ditu; lehenengoa martxoaren 9an jokatuko dute, eta azkena, igandez ere, hilaren 16an. EITBk, eitb.eus-en, ETB4ren eta ETB1en bidez, zuzenean emango du proba.
-
2025eko Paris-Nizako 7. etapa erabakigarria izan liteke. Irudia: paris-nice.fr.
2025eko Paris-Niza lasterketa igandean hasiko da, martxoaren 9an, zortzi etapa izango ditu, hilaren 16an amaituko da, eta EITBk zuzenean emango du, eitb.eus-en, ETB4ren eta ETB1en bidez. Ospe handiko proba da Paris-Niza, WorldTour mailakoa; 2024an, Visma Lease a Bike taldeko Matteo Jorgenson txirrindulari estatubatuarrak irabazi zuen, eta Jorgensonen helburua izango da, orain, garaipen hori berriro eskuratzea, igandean irteeran izango baita. Jonas Vingegaard taldekidea ere bertan izango da; danimarkarra ere bada faborito nagusietakoa sailkapen nagusia bereganatzeko.
Hona hemen 2025eko Paris-Nizako etapak zeintzuk diren; halaber, zehaztuta duzu, egunez egun, nola ikusi zuzenean EITBn:
1. etapa, martxoak 9, igandea: Le Perray-en-Yvelines-Le Perray-en-Yvelines (156,5 kilometro).
13:25etik aurrera izango da ikusgai, amaitu arte, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n; ETB1en, 15:05etik aurrera, diferituan emango dugu.
2. etapa, martxoak 10, astelehena: Montesson-Bellegarde (183,9 kilometro)
Zuzeneko emanaldia 14:45ean hasiko da, ETB4n eta eitb.eus-en; 15:20an, telebistako emanaldia ETB1era pasako da (eitb.eus-en amaitu arte ikusi ahalko da).
3. etapa, martxoak 11, asteartea: Circuit Nevers Magny-Cours-Nevers (28,4 kilometro, taldekako erlojupekoa)
14:45etik izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n; ETBko emanaldia ETB1era igaroko da, 15:20an, eta eitb.eus-en aldaketarik gabe jarraituko du.
4. etapa, martxoak 12, asteazkena: Vichy-La Loge des Gardes (163,4 kilometro)
Zuzeneko emanaldia 14:45ean hasiko da, ETB4n eta eitb.eus-en; hori bai, 15:20an, telebistako emanaldia ETB1era pasako da; eitb.eus-en, amaitu arte ikusi ahalko da.
5. etapa, martxoak 13, osteguna: Saint-Just-en-Chevalet-La Cote-Saint-Andre (196,5 kilometro)
Aurreko egunetan bezala, etapa 14:45etik izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n; ETBko emanaldia ETB1era igaroko da, 15:20an, eta eitb.eus-en aldaketarik gabe jarraituko du.
6. etapa, martxoak 14, ostirala: Saint-Julien-En-Saint-Alban-Berre l'Etang (209,8 kilometro)
Beste behin, zuzeneko emanaldia 14:45ean hasiko da, ETB4n eta eitb.eus-en; 15:20an, telebistako emanaldia ETB1era pasako da (eitb.eus-en, amaitu arte ikusi ahalko da).
7. etapa, martxoak 15, larunbata: Niza-Auron (147,8 kilometro)
Amaitu arte, 13:15etik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n; ETB1en, 15:05etik aurrera, diferituan emango dugu.
8. etapa, martxoak 16, igandea: Niza-Niza (119,9 kilometro)
Etapa eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 15:15etik aurrera.