Itxi

Txirrindularitza

Entrenamenduan

Bradley Wiggins, lesio larririk gabe furgoneta batek harrapatu ostean

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulariak eskuetan eta saihets-hezurretan zauriak ditu, baina lesioak ez dira larriak. Entrenatzen ari zela furgoneta batek harrapatu zuen. Medikuek alta eman diote dagoeneko.

  • Bradley Wiggins. Argazkia: EFE

    Bradley Wiggins. Argazkia: EFE

Bradley Wiggins txirrindulari britainiarraren egoera ez da larria asteazkenean furgoneta batek entrenatzen ari zela harrapatu ostean. Sky taldeko liderrak eskuetan eta saihets-hezurretan zauriak ditu, baina taldeak "egoera ez dela larria eta azkar berreskuratzea" espero duela azaldu du.

Furgonetak gasolindegi batetik irtetzean jo zuen Bradley Wiggins asteazkenean Ecclestonetik gertu (Ingalaterrako ipar-mendebaldea) txirrindularia entrenatzen ari zela. Lancashireko Poliziak 2012ko Tourreko txapelduna erietxera eraman zutela baieztatu du, eta nahiz eta bilakaeraraen zain egon bere egoera ez dela larria ziurtatu du.

Horrela, medikuek txirrindulariari alta eman diote arratsaldean.