Itxi

Txirrindularitza

Hirugarren edizioa

2025eko Emakumezkoen Espainiako Vuelta maiatzaren 4tik 10era jokatuko da, zazpi etapatan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Laboral-Kutxa Euskadi Fundazioa irteeran izango da, lasterketaren antolakuntzak gonbidatutako zortzi taldeetako bat delako. Horiez gain, WorldTeams mailako beste hamahiru talde ere lehiatuko dira.

  • Riejanne, Vollerin eta Borghini, 2024ko podiumean. Argazkia: EFE

    Riejanne, Vollerin eta Borghini, 2024ko podiumean. Argazkia: EFE

Emakumezkoen 2025eko Espainiako Vuelta maiatzaren 4an abiatuko da Bartzelonatik, eta La Roblan amaituko da, Cotobello lehen mailako mendaterako igoerarekin. Han bukatuko da "lasterketaren hiru edizioetako jardunaldirik gogorrena", antolakuntzak astelehean egindako aurkezpenean zehaztutakoaren arabera. Euskadiko Laboral Kutxa-Fundazioa zortzi talde gonbidatuetako bat da.

Lehen egunean, taldekako 8 kilometroko erlojupekoa izango dute txirrindulariek, Casa Milan hasi eta amaituta. Ondoren, lehen hiru etapetako ibilbideak lauak dira: Molins de Rei-Sant Boi de Llobregat (99 kilometro, Alto de la Creu de L'Aragall mendatearekin), Barbastro-Huesca (132 kilometro) eta Pedrola-Borja (111 kilometro, Moncayo eta El Buste tartean dituztela).

Mendiko lehen saioa Burgosen jokatuko dute, Golmayo eta Laguns de Neila arteko etapan; bigarrena, ostera, biharamunean, Becerril de Campos eta Baltanas bitartean.

Maiatzaren 10ean, larunbatez, La Roblan ekingo diote azken jardunaldi menditsuari, honako erronka hauekin: Colladona mendatea (2. mailakoa), Colladiella (1. mailakoa) eta Cotobello (1. mailakoa).

2025eko Emakumezkoen Espainiako Vueltako etapak:

Igandea, maiatzak 4 (1. etapa): Bartzelona > Bartzelona (taldekako erlojupekoa, 8 km).

Astelehena, maiatzak 5 (2. etapa): Molins de Rei > Sant Boi de Llobregat (99 km).

Asteartea, maiatzak 6 (3. etapa): Barbastro > Huesca (132 km).

Asteakena, maiatzak 7 (4. etapa): Pedrola > Borja (111 km).

Osteguna, maiatzak 8 (5. etapa): Golmayo > Lagunas de Neila (120 km).

Ostirala, maiatzak 9 (6. etapa): Becerril de Campos > Baltanas (126 km).

Larunbata, maiatzak 10 (7. etapa): La Robla > Cotobello (152 km).