Itxi

Txirrindularitza

Akordioa

Rural Kutxak Ordiziako Klasikoa hurrengo lau urteetan lehiatzea bermatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Batzorde antolatzaileak hilaren 5ean iragarri zuen proba bertan behera geratuko zela finantzazio faltagatik, eta ostegun honetan jakinarazi duenez, azkenean Rural Kutxak babestuko du proba.

  • Jan Christenek (UAE) irabazi zuen 2024ko edizioa. Argazkia: EITB Media.

    Jan Christenek (UAE) irabazi zuen 2024ko edizioa. Argazkia: EITB Media.

Rural Kutxa erakundeak akordioa sinatu du Ordiziako Klasikoaren antolakuntzarekin, Espainiako egun bateko proba zaharrena, hurrengo lau urteetan bideragarria izatea bermatzeko.

Batzorde antolatzaileak hilaren 5ean iragarri zuen proba bertan behera geratuko zela finantzazio faltagatik, eta ostegun honetan jakinarazi duenez, azkenean Rural Kutxak babestuko du proba.

Lasterketa ezingo zela jokatu iragarri eta ordu gutxira, antolakuntzak finantza-erakundeko arduradun baten deia jaso zuen, eta hark probarekin kolaboratu nahi zutela adierazi zuen, lasterketa desager ez zedin.

Akordioa gaur zehaztu da eta, antolatzaileek nahi zuten bezala, ez da uztailaren 25ean jokatuko den aurtengo ediziora mugatzen, hiru urte gehiago luzatuko baita.

Espainiako egun bateko lasterketa zaharrena da, eta munduko bigarrena Flandriako Tourraren ondoren, eta lehen ediziotik, 1922tik, bi urtetan baino ez da lehiatu, Gerra Zibila zela eta.