Txirrindularitza
Asturiasko Itzulia
Txomin Juaristi podiumeko bigarren postura igo da Marc Solerrek irabazi duen Asturiasko Itzulian
EITB MEDIA
Markina-Xemeingo txirrindularia laugarren izan da azken etapan, eta bigarreneraino igo da sailkapen nagusian.
-
Txomin Juaristi (ezkerra) podiumean. Argazkia: EFE
Txomin Juaristi (Euskaltel-Euskadi) bizkaitarrak bigarren postuan amaitu du Asturiasko 67. Itzulia, Marc Soler (UAE Team Emirates) espainiarrak irabazi duen edizioan. Markina-Xemeingo txirrindularia laugarren izan da azken etapan, eta bigarreneraino igo da sailkapen nagusian.
Lasterketa El Escamplero mendatera iritsi denean, Solerrek mendiko lidergoa sendotu du, eta sailkapen nagusiko beste hautagai batzuk joan dira espainiarrarekin batera: Adria Pericas (UAE Team Emirates), Diego Pescador (Movistar Team), Alexis Guerin (Anicolor/Tien 21) eta Txomin Juaristi (Euskaltel Euskadi).
Oviedoko helmugarako 7 kilometroren faltan, Solerrek ihes egin du Asturiasko Itzulia irabaztera. Matteo Vercher (Total Energies) frantziarra hiru segundora helmugaratu da, eta Juaristi laugarren sailkatu da, 16 segundora, Guerinekin batera.
Bizkaitarra sailkapen nagusiko podiumeko bigarren mailara igo da, eta Alexis Guerin frantziarra (Anicolor/Tien 21) izan da hirugarren, Hugo de la Calle (Burgos Burpellet BH) eta Samu Fernandez (Caja Rural-Seguros RGA) gazteak gaindituta.
4. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- SOLER Marc (UAE) 3:14:39
2.- VERCHER Mattéo (TotalEnegies) +0:03
3.- GUERIN Alexis (Anicolor) +0:16
4.- JUARISTI Txomin (Euskaltel) d. b.
5.- BARCELÓ Fernando (Caja Rural) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- SOLER Marc (UAE) 15:10:26
2.- JUARISTI Txomin (Euskaltel) +3:37
3.- GUERIN Alexis (Anicolor) +4:15
4.- DE LA CALLE Hugo (Burgos) +1:51
5.- FERNÁNDEZ Samuel (Caja Rural) +1:53