Txirrindularitza
Espainiako Vuelta
Laboral Kutxak badu taldea Vueltarako
EITB MEDIA
Yuliia Biriukova, Arianna Fidanza, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Debora Silvestri, Alba Teruel eta Laura Tomasi dira zazpi aukeratuak.
-
Laboral Kutxako txirrindulari bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Yuliia Biriukova, Arianna Fidanza, Usoa Ostolaza, Ane Santesteban, Debora Silvestri, Alba Teruel eta Laura Tomasi dira Laboral Kutxa-Euskadik 2025eko Emakumezkoen Espainiako Vuelta korritzeko aukeratutako zazpi txirrindulariak.
Ion Lazkanoren eta Peio Goikoetxearen zuzendaritzapean, "eremu guztietan distira egiteko aukerak dituen bloke moldakor bat" aukeratu dute, taldeak iragarri duenez.
Vuelta igande honetan hasiko da, maiatzak 4, eta zazpi etapa jokatuko dira datorren larunbatera arte, maiatzak 10. Lasterketa Bartzelonan hasiko da 8 kilometroko taldekako erlojupeko batekin. Bosgarren eta zazpigarren etapak izango dira bi jardunaldi nagusiak.