Txirrindularitza
Hirugarren edizioa
Ellen van Dijk, 2025eko Emakumezkoen Vueltako lehen liderra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Txirrindulari herbeheretarraren taldea, Lidl-Trek, nagusitu da lehen etapan, Bartzelonan hasi eta amaitu den 8,1 kilometroko taldekako erlojupekoan.
-
Ellen van Dijk bere taldekideekin garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Ellen van Dijk da 2025eko Emakumezkoen Vueltako lehen liderra da, txirrindulari herbeheretarraren taldea, Lidl-Trek, nagusitu baita lehen etapan, Bartzelonan hasi eta amaitu den 8,1 kilometroko taldekako erlojupekoan.
AEBko taldeak 9 minutu eta 30 segundo behar izan ditu 'La Pedrera' izenarekin ezagutzen den Casa Milaren ondoan jarritako helmugara iristeko, Mischa Bredewold herbeheretarraren SD Worx-Protime eta Mavi Garcia espainiarraren Liv-AlUla-Jayco taldeek baino 3 segungo gutxiago.
Iazko irabazlearen, Demi Vollering herbeheretarraren, FDJ-Suez taldeak 6 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Canyon-Sram-Zondacrypto taldea 8 segundora geratu da sailkapen nagusian. Movistar Team taldea, berriz, 7. sailkatu da, 16 segundora.
Astelehenean, bigarren etapa jokatuko da: 99 kilometroko ibilbidea izango du, eta Molins de Rei udalerrian abiatu eta Sant Boi de Llobregaten (Bartzelona) amaituko da. Ibilbidean, 2. mailako mendate bat gainditu beharko dute txirrindulariek, eta amaiera, berriz, esprinterrentzat egokia izango da.
1. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- Lidl-Trek 09:30.25
2.- SD Worx-Protime +0:02
3.- Liv AlUla Jayco +0:03
4.- FDJ-SUEZ +0:06
5.- CANYON//SRAM zondacrypto +0:07
6.- Picnic PostNL +0:08
7.- Movistar Team +0:15
8.- EF Education-Oatly +0:16
9.- Powered Health +0:19
10.- Team Visma | Lease a Bike +0:20
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- VAN DIJK Ellen (Lidl) 00:09:30
2.- MARKUS Riejanne (Lidl) d. b.
3.- FISHER-BLACK Niamh (Lidl) d. b.
4.- HENDERSON Anna (Lidl) d. b.
5.- VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) d. b.
6.- BREDEWOLD Mischa (SD Worx) +0:03
7.- VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) d. b.
8.- GERRITSE Femke (SD Worx) d. b.
9.- MARKUS Femke (SD Worx) d. b.
10.- BAKER Georgia (AIUIa) d. b.