Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Vosek irabazi du Sant Boi de Llobregateko esprinta, eta Paternoster jarri da lider Espainiako Vueltan

EITB MEDIA

Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena etapako azken metroetan, eta Paternoster (Liv AlUla) bigarren helmugaratu da. Italiarrak jantzi du maillot gorria, sailkapen nagusiko aurreneko postuan baita; SD Worx Gerritse bi segundora du.

  • Marianne Vosek garaipen bikaina eskuratu du. Argazkia: @LaVueltaFem (X).

    Marianne Vosek garaipen bikaina eskuratu du. Argazkia: @LaVueltaFem (X).

Marianne Vos Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2025eko Espainiako Vueltako bigarren etapa, esprintean, Sant Boi de Llobregaten, astelehenean, eta Liv AlUla Jayco taldeko Letizia Paternoster ziklista italiarra sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarri da; Paternosterrek Lidl-Trek taldeko Ellen van Dijki kendu dio liderrak janzten duen maillot gorria.

Maiatzaren 13an, Vosek 38 urte beteko ditu, eta hirugarrenez nagusitu da Espainiako Vueltan, 2024an bi etapa eskuratu baitzituen. Txapeldun handiak garaipen bikaina lortu du, korapilatsua izan den esprintean; izan ere, euria izan dute lagun txirrindulariek.

Laboral Lutxa-Euskadi Fundazioko Laura Tomasik hamargarren postua erdietsi du. Gainera, Ane Santesteban mendiko sailkapeneko lider dabil, eta Usoa Ostolazak bosgarren postua du, bertan.

Asteartean, Espainiako Vueltan hirugarren etapa izango da jokoan. Hori Barbastron hasiko da, eta, 132,4 kilometro eginda, Huescan amaitu.

Etapako sailkapena

1 - VOS Marianne (Visma) 2:35:13

2 - PATERNOSTER Letizia (Liv AlUla) d. b.

3 - BORGHESI Letizia (EF Education) d. b.

4 - HENDERSON Anna (Lidl) d. b.

5 - TRINCA COLONEL Monica (Liv AlUla) d. b.

6 - WOLLASTON Ally (FDJ) d. b.

7 - KOCH Franziska (Picnic) d. b.

8 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

9 - KERBAOL Cedrine (EF Education) d. b.

10 - TOMASI Laura (Laboral Kutxa) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - PATERNOSTER Letizia (Liv AlUla) 2:44:40

2 - GERRITSE Femke (SD Worx) + 0:02

3 - HENDERSON Anna (Lidl) + 0:03

4 - FISHER-BLACK Niamh (Lidl) d. b.

5 - MARKUS Riejanne (Lidl) d. b.

6 - VAN ANROOIJ Shirin (Lidl) d. b.

7 - TRINCA COLONEL Monica (Liv AlUla) + 0:06

8 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) d. b.

9 - BREDEWOLD Mischa (SD Worx) d. b.

10 - GARCIA Mavi (Liv AlUla) d. b.