Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Mikel Landa Soudal Quick Step taldean izango da hurrengo denboraldian ere

EITB MEDIA

Txirrindulari arabarrak Belgikako taldean segiko du lanean 2026ko amaierara arte, asteazken honetan sare sozialetan jakinarazitakoaren arabera.

  • Mikel Landaren artxiboko irudia, 2024ko Vueltan. EFE

    Mikel Landaren artxiboko irudia, 2024ko Vueltan. EFE

Mikel Landak Soudal Quick Step taldeko txirrindularia izaten segiko du hurrengo denboraldian ere. Hala iragarri du Belgikako taldeak asteazken honetan, Internet bitartez. 

35 urteko txirrindulari arabarrak 16 hilabete daramatza Soudal Quick-Stepen, eta honako lorpen hauek eskuratu ditu orain arteko ibilbidean: Frantziako Tourrean bosgarren izatea; zortzigarren, Espainiako Vueltan; bigarren, Kataluniako Itzulian, eta Dauphine lasterketako top 10ean sailkatzea.

Iragarpena Italiako Giroaren 108. edizioa hasi baino bi egun baino ez direla falta egin dute; izan ere, parte-hartzaileak ostiralean abiatuko dira Albaniatik. Landa han izatekoa da.