Txirrindularitza
Espainiako Vuelta
Vollering nagusitu da Lagunas de Neilan, eta liderraren elastikoa jantzi du; Ostolaza, bosgarren
EITB Media
Demi Vollering da Vueltako lider berria, bosgarren etapan garaipena bereganatu ostean. Usoa Ostolaza bosgarren izan da etapan, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan da.
-
Demi Vollering. Argazkia: @FDJ_SUEZ
Demi Volleringek (FDJ-SUEZ) irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa, Golmayo eta Lagunas de Neila artekoa, eta 120,4 kilometroko ibilbidea izan duena. Garaipena bereganatuta, liderraren elastikoa jantzi du herbeeretarrak.
Marielle Meijeringek (Movistar) erasoa jo du helmugarako 7 kilometro falta zirenean, atzetik etorri den tropeltxoak harrapatu egin du. Azken 4 kilometroetara bost txirrindularik osatutako taldea iritsi da lasterketaren buruan: Demi Vollering (FDJ-SUEZ), Anna van der Breggen (SD Worx-Protime), Niamh Fisher-Black (Lidl-Trek), Cedrine Kerbaol (EF Education-Oatly) eta Pauliena Rooijakkers (Fenix-Deceuninck).
Lagunas de Neilako helmugara iristeko 3 kilometro falta zirenean Volleringek jo du erasoa, eta bakarrik geratu da lasterketaren buruan. Inork ezin izan du herbeheretarraren erritmoa jarraitu; hala, bada, etapa garaipena bereganatu du.
Marlen Reusser (Movistar) izan da bigarren 24 segundora eta Van der Breggen hirugarren 56 segundora. Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) euskal txirrindularia bosgarren izan da, irabazlearekiko minutu bat eta 20 segundora.
Bosgarren etapa amaituta, Vollering kokatu da sailkapen nagusiko lehen postuan. Van der Breggen da bigarren 45 segundora eta Reusser hirugarren 46ra. Ostolaza sailkapen nagusiko zortzigarrena da, Demi Volleringekiko 2 minutu eta 26 segundora.
5. etapako sailkapena:
1 - VOLLERING Demi (FDJ) 3:19:57
2 - REUSSER Marlen (Movistar) +0:24
3 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) +0:56
4 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) +1:10
5 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +1:20
6 - KERBAOL Cédrine (EF Education) +1:23
7 - BUNEL Marion (Visma) +1:27
8 - LABOUS Juliette (FDJ) +1:51
9 - MARKUS Riejanne (Lidl) +1:53
10 - CAVALLAR Valentina (Arkea) +2:01
Sailkapen nagusia:
1 - VOLLERING Demi (FDJ) 12:17:59
2 - VAN DER BREGGEN Anna (SD Worx) +0:45
3 - REUSSER Marlen (Movistar) +0:46
4 - KERBAOL Cedrine (EF Education) +1:49
5 - MARKUS Riejanne (Lidl) +2:05
6 - LABOUS Juliette (FDJ) +2:09
7 - FISHER-BLACK Niamh (Lidl) +2:19
8 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +2:26
9 - TRINCA COLONEL Monica (Liv) +2:35
10 - KASTELIJN Yara (Fenix) +2:57