Itxi

Txirrindularitza

Flandriako Tourra

Paula Ostizek irabazi du Flandriako Tourra

EITB MEDIA

Abuztutik aurrera Movistar Team taldean arituko den ziklistak bi eraso bikaini esker lortu du garaipena.

  • Paula Ostiz, Munduko Txapelketan. Argazkia: @RFECiclismo

    Paula Ostiz, Munduko Txapelketan. Argazkia: @RFECiclismo

Paula Ostiz txirrindulari nafarrak irabazi du igande honetan Flandriako Tourra, eta maila guztietako proba ospetsuenetako bat irabazi duen Espainiako lehen txirrindulari gaztea da.

Abuztutik aurrera Movistar Team taldean arituko den ziklistak bi eraso bikaini esker lortu du garaipena. Lehenengo, helmugatik 19 kilometrora, Megan Arens herbeheretarrarekin egin du ihes, eta helmugatik 6 kilometrora utzi du atzean, ihes eginda nagusitzeko.

SAILKAPEN NAGUSIA

1.- OSTIZ Paula (Onder) 1:59:50

2.- ARENS Megan (Grouwels-Watersley) +0:26

3.- KOOPS Jente (NXTG) +0:59

4.- MILLER Abigail (Tofauti) +1:14

5.- OKRUCINSKA Maria (Grouwels-Watersley) +1:16