Txirrindularitza
Kataluniako Volta
Ane Santestebanek podiumeko hirugarren postuan hasi du Volta
EITB MEDIA
Elise Chabbey (FDJ-Suez) suitzarra izan da helmuga zeharkatzen lehena, eta lasterketako lehen liderra da, Demi Vollering taldekidearen aurretik.
-
Ane Santesteban. Argazkia: Laboral Kutxa
Ane Santesteban (Laboral Kutxa) gipuzkoarrak hirugarren postuan amaitu du ostiral honetan Kataluniako Voltako 1. etapa, El Perello eta Reus artean 114 kilometroko ibilbidea izan duena. Elise Chabbey (FDJ-Suez) suitzarra izan da helmuga zeharkatzen lehena, eta lasterketako lehen liderra da, Demi Vollering taldekidearen aurretik.
Helmugatik 50 kilometrora, Chabbeyk erasoa jo du, eta hamar bat txirrindulari elkartu dira berarekin.
Azkenean, ihesaldi horrek hogeita hamar segundoko aldea lortu duenean, Volleringek erritmoa bizitu du talde nagusian. Lasterketaren buruarekin bat egin du, eta Chabbeyk eta Santestebanek bakarrik jarraitu ahal izan diote. Hirurek elkarrekin egin dituzte azken 50 bat kilometroak, eta elkarrekin iritsi dira Reusera.
Helmugatik 1,5 kilometrora, Chabbeyk erritmo aldaketa egin du, eta Santestebanek ezin izan dio jarraitu.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- CHABBEY Elise (FDJ) 3:00:26
2.- VOLLERING Demi (FDJ) +0:06
3.- SANTESTEBAN Ane (Laboral Kutxa) +0:07
4.- DE VRIES Femke (Visma) +1:31
5.- JANSEN Eline (VolkerWessels) +1:53
6.- GRANGIER India (Coop) d. b.
7.- VAN AGT Eva (Visma) d. b.
8.- RAAIJMAKERS Marit (Human) d. b.
9.- BRADBURY Neve (Canyon) d. b.
10.- BUNEL Marion (Visma) d. b.