Itxi

Txirrindularitza

3. eta azken etapa

Demi Volleringek irabazi du 2025eko Kataluniako Itzulia, eta Ane Santestebanek laugarren postua lortu du

EITB MEDIA

Azken etapan, Bartzelonan, Loes Adegeest Volleringen taldekidea nagusitu da, esprintean. Santestebanek, lasterketa bikaina eginda, sailkapen nagusiko garailearekiko 03:31ra amaitu du proba.

  • Demi Vollerigek, artxiboko irudian podiumean bera, garaipena lortu du. Argazkia: EFE.

    Demi Vollerigek, artxiboko irudian podiumean bera, garaipena lortu du. Argazkia: EFE.

FDJ-Suez taldeko Demi Vollering txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2025eko Kataluniako Izulia, igandean, eta, horrenbestez, beste garaipen bat lortu du aurtengo denboraldian; izan ere, besteak beste, Kataluniako Itzuliaren bigarren ekitaldia ez ezik, Euskal Herriko Itzulia, Espainiako Vuelta, Valentziako Itzulia eta Strade Bianche ere eskuratu ditu. Kataluniako Itzuliko azken etapan, Bartzelonan, Volleringen taldekidea den Loes Adegeest herbeheretarra nagusitu da, esprintean. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko Ane Santestebanek, lasterketa bikaina eginda, laugarren postuan amaitu du sailkapen nagusian, garailearekiko 3:31ra.

Horrela, Demi Volleringek beste behin berretsi du txirrindularirik onena dela, egun, eta berriro erakutsi du beti izaten dela irabazteko hautagai nagusia, parte hartzen duen edozein lasterketatan. Herbeheretarra FDJ taldean ari da 2025eko denboraldian, baina 2024ra arte egindako ibilbide bikainaren bidetik jarraitzen du talde horretan ere.

Aurretik esan bezala, Ane Santesteban oso ondo aritu da Katalunian, eta laugarren tokia erdietsi du azken sailkapen nagusian. Errenteriarra hirugarren helmugaratu zen lehenengo etapan, ostiralean, eta bederatzigarren, bigarrenean. Puntutako sailkapenean laugarren postua lortu du, eta hamargarrena, berriz, mendikoan. Ggero eta hobeto dabil, eta anbizioz ekingo die ondorengo asteetan, taldekideekin batera, aurretik izango dituen erronka guztiei.

Etapako sailkapena

1 - ADEGEEST Loes (FDJ) 2:29:32

2 - VAN AGT Eva (Visma) d. b.

3 - JANSEN Eline (VolkerWessels) d. b.

4 - KOLESAVA Anastasiya (Canyon) d. b.

5 - VAN ROOIJEN Anne (VolkerWessels) d. b.

6 - JORGENSEN Tiril (Coop) d. b.

7 - RAAIJMAKERS Marit (Human) d. b.

8 - RANES BYE Camilla (Coop) d. b.

9 - GRANGIER India (Coop) d. b.

10 - O'BRIEN Caoimhe (Cysnica) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - VOLLERING Demi (FDJ) 8:06:53

2 - CHABBEY Elise (FDJ) + 2:08

3 - BUNEL Marion (Visma) + 2:29

4 - SANTESTEBAN Ane (Laboral Kutxa) + 3:31

5 - DE VRIES Femke (Visma) + 3:43

6 - PATIÑO Paula (Movistar) + 4:19

7 - BRADBURY Neve (Canyon) + 4:31

8 - MALCOTTI Barbara (Human) + 4:55

9 - CHLADONOVA Viktória (Visma) + 5:01

10 - JORGENSEN Tiril (Coop) + 5:37