Txirrindularitza
Ekainaren 12tik 15era
2025eko emakumezkoen Suitzako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
EITB MEDIA
Lasterketa ostegunean hasiko da, ekainaren 12an, eta igandean amaitu, hilaren 15ean. Lau etapa izango dira; ETB4k zuzenean emango ditu lehenengo hirurak, ostegunean eta ostiralean 15:00etan, eta larunbatean 14:00etan, eta igandeko etapa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 12:00etatik aurrera.
-
2025eko Suitzako Tourreko 4. etapako profila. Irudia: tourdesuisse.ch.
2025eko emakumezkoen Suitzako Tourra (Tour de Suisse Women du izen ofiziala) ostegunean hasiko da, ekainaren 12an, eta, lau etapa jokatuta, igandean amaitu, hilaren 15ean. UCI Women's World Tour goreneko maila duen lasterketa honetako bosgarren ekitaldian, munduko txirrindularirik onenetako batzuk izango dira, sailkapen nagusian garaipena lortu nahirik; izan ere, besteak beste, Demi Vollering (FDJ Suez), Mischa Bredewold (SD Worx) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon) arituko dira proban. Zaleek zuzenean ikusi ahalko dute lehia, EITBk etapa guztiak emango baititu.
Hauek dira 2025eko emakumezkoen Suitzako Tourreko etapa guztien profilak
1. etapa, ekainak 12, osteguna: Gstaad-Gstaad (95,5 kilometro)
Zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB4n.
2. etapa, ekainak 13, ostirala: Gstaad-Oberkirch (161,7 kilometro)
15:00etan izango da ikusgai, zuzenean, ETB4n.
3. etapa, ekainak 14, larunbata: Oberkirch-Kussnacht (123,1 kilometro)
Jarraitu zuzenean, 14:00etatik aurrera, ETB4n.
4. etapa, ekainak 15, igandea: Kussnacht-Kussnacht (129,4 kilometro)
Emanaldia 12:00etan hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.