Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma (6. etapa)
Pogacarrek Dauphineko lidergoa berreskuratu du Comblouxen
I. G. | EITB MEDIA
Lehen etapa ere irabazita, bigarrena poltsikoratu du, mahaian kolpe bat jota eta helmugarako 7,5 kilometrora erasoa jota.
-
Tadej Pogacarrek irabazi du 6. etapa. Argazkia: EITB Media.
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak Dauphine Kriteriumeko lidertza berreskuratu du Valserhone eta Combloux (126,7 km) arteko seigarren etapa irabazita. Lehen etapa ere irabazita, bigarrena poltsikoratu du, mahaian kolpe bat jota eta helmugarako 7,5 kilometrora erasoa jota.
Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra haren gurpila jarraitzen saiatu da, baina ezin izan du eta bigarren helmugaratu da, lider berriarengandik minutu batera. Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarra hirugarren izan da 1:22ra, eta Remco Evenepoel (Soudal) ordura arteko liderra bosgarren, 1:50era.
Sailkapen nagusian, Pogacarrek 43 segundo ateratzen dizkio Vingegaardi eta 54 Lipowitzi.
6. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 2:59:46
2.- VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:01
3.- LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 1:22
4.- JORGENSON Matteo (Visma) + 1:30
5.- EVENEPOEL Remco (Soudal) + 1:50
6.- BAUDIN Alex (EF) + 1:56
7.- JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) + 2:03
8.- BARRÉ Louis (Intermarché) + 2:04
9.- TULETT Ben (Visma) d. b.
10.- SEIXAS Paul (Decathlon) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 21:35:08
2.- VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:43
3.- LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 0:54
4.- EVENEPOEL Remco (Soudal) + 1:22
5.- JORGENSON Matteo (Visma) + 1:41
6.- DUNBAR Eddie (Jayco) + 2:28
7.- BARRÉ Louis (Intermarché) + 2:39
8.- SEIXAS Paul (Decathlon) + 2:49
9.- JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) + 3:21
10.- TULETT Ben (Visma) + 3:26