Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma (7. etapa)
Pogacarrek ia ziurtatuta utzi du Dauphine irabaztea, bere hirugarren etapa eskuratuta
I. G. | EITB MEDIA
Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.


Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) txirrindulari esloveniarrak garaipena ia ziurtatuta utzi du, Dauphine Kriteriumeko 7. etapa ere eskuratu baitu larunbat honetan, Grand-Algueblanche eta Valmeinier 1800 (131,6 km) artekoa.
Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko. Bigarren postuarekin konformatu behar izan du, 14 segundora sartuta. Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarra sartu da hirugarren, 1:21era.
Sailkapen nagusian, Pogacarrek minutu batera (1:01) du Vingegaard, eta bi pasatxora (2:21) Lipowitz.
12 txirrindulari joan dira ihesaldian, Kuss, Romeo eta Buitrago tartean, eta Tadej Pogacar liderrak taldetik tiraka jarri ditu bere taldekideak.
Valmeinier 1800 gailurrean, helmugatik 12 kilometrora, Pogacarrek erasoa jo du suziria balitz bezala. Danimarkarra hari jarraitzen saiatu da, baina 100 metroan bakarrik eutsi dio. Hala, Tourreko txapeldunak bakarka egin du aurrera.
Vingegaard, Lipowitz eta Evenepoel, berriz, etsita helmugaratu dira.
Pogacar 100 etapa garaipenetik bi garaipenera dago, eta igandeko jardunaldia falta da oraindik Dauphine Kriteriuma amaitzeko.
7. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 4:10:00
2.- VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:14
3.- LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 1:21
4.- JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) + 2:26
5.- EVENEPOEL Remco (Soudal) + 2:39
6.- TULETT Ben (Visma) + 3:48
7.- MAS Enric (Movistar) d. b.
8.- BUCHMANN Emanuel (Cofidis) + 3:51
9.- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.
10.- MARTIN Guillaume (Groupama) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- POGACAR Tadej (UAE) 25:44:58
2.- VINGEGAARD Jonas (Visma) + 1:01
3.- LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 2:21
4.- EVENEPOEL Remco (Soudal) + 4:11
5.- JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) + 5:55
6.- SEIXAS Paul (Decathlon) + 6:50
7.- JORGENSON Matteo (Visma) + 7:18
8.- TULETT Ben (Visma) + 7:24
9.- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 7:41
10.- MAS Enric (Movistar) + 7:43