Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma (8. etapa)

Tadej Pogacarrek irabazi du sailkapen nagusia, eta Lenny Martinezek azken etapa

Agentziak | EITB MEDIA

Esloveniarra hirugarren helmugaratu da, eta Vingegaard bigarren, irabazlearengandik 34 segundora.

3:24
2025eko Dauphineko podiuma

Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE) irabazi du Dauphine Kriteriumaren 77. edizioa. Val-d'Arc eta Plateau du Mont-Cenis arteko zortzigarren eta azken etapan, 133,3 kilometroko ibilbidean, Lenny Martinez frantziarra (Bahrain Victorious) izan da azkarrena.

Martinezek helmugatik 8 kilometrora jo du erasoa, Mont-Ceniserako igoeran, eta 3 ordu, 34 minutu eta 18 segundoko denborarekin sartu da helmugan, etapa batez beste orduko 37,8 kilometroko abiaduran eginda. Jonas Vingegaard danimarkarra (Visma) eta Tadej Pogacar esloveniarra 34 segundora iritsi dira.

Pogacarrek Primoz Roglic 2024ko garailearen lekua hartu du palmaresean.

Etapako sailkapena

1 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) 3:34:18

2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:34

3 - POGACAR Tadej (UAE) d.b.

4 - JORGENSON Matteo (Visma) +0:40

5 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d.b.

6 - MAS Enric (Movistar) +0:45

7 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +0:47

8 - JOHANNESSEN Tobias (Uno) d.b.

9 - HEALY Ben (EF Education) +1:01

10 - KUSS Sepp (Visma) d.b.

Sailkapen nagusia

1 - POGACAR Tadej (UAE) 29:19:46

2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:59

3 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) +2:38

4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +4:21

5 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno) +6:12

6 - JORGENSON Matteo (Visma) +7:28

7 - MAS Enric (Movistar) +7:57

8 - SEIXAS Paul (Decathlon) +8:25

9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +8:57

10 - MARTIN Guillaume (Groupama) +10:01