Itxi

Txirrindularitza

Pirinioetako Tourra

Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourra irabazi du bigarren urtez jarraian

EITB MEDIA

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariak larunbatean Soulor mendatean lortutako lidergoa defendatu du, eta iazko garaipena errepikatu du.

  • Usoa Ostolaza. Foto: @LABORALkTeam

    Usoa Ostolaza. Foto: @LABORALkTeam

Usoa Ostolaza gipuzkoarrak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) Pirinioetako Tourra irabazi du igande honetan, iaz Frantziako lasterketan lortutako garaipena errepikatuz.

Ostolazak sendo defendatu du larunbatean Soulor mendatean lortutako lidergoa, eta bigarren izan da hirugarren eta azken etapan, 127 kilometroko ibilbide gogorra eta 7 mendate puntuagarri igaro ostean Pauen amaitu den etapan, Brodie Chapman (UAE Team) irabazlearengandik 55 segundora.

Sailkapen nagusian, Zarauzko txirrindulariak 20 segundo atera dizkio Nadia Gontova kanadarrari (Winspace Orange Seal) eta 39 Valentina Cavallar austriarrari (Arkea).

Garaipen hau Ostolazak denboraldi honetan lortu duen laugarrena da, El Salvadorko Tourrean (bi etapa) eta Soulorren lortutako garaipenaren ondoren.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- CHAPMAN Brodie (UAE) 3:20:29

2.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +0:55

3.- WLODARCZYK Dominika (UAE) d.b.

4.- JANSEN Eline (VolkerWessels) d.b.

5.- BLASI Paula (UAE) +0:59

6.- VIGILIA Alessia (FDJ-SUEZ) d.b.

7.- MITTERWALLNER Mona (Human) d.b.

8.- GONTOVA Nadia (Winspace Orange) d.b.

9.- DE KEERSMAEKER Audrey (Lotto) d.b.

10.- CAVALLAR Valentina (Arkea) +1:02

SAILKAPEN OROKORRA

1.- OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) 10:15:27

2.- GONTOVA Nadia (Winspace) +0:20

3.-CAVALLAR Valentina (Arkéa) +0:39

4.- THOMAS Ségolène (St Michel) +0:54

5.- BLASI Paula (UAE) +1:27

6.- MITTERWALLNER Mona (Visma) +1:39 

7.-WLODARCZYK Dominika (UAE) d.b.

8.- BIRIUKOVA Yuliia (Laboral Kutxa) +1:40

9.- CLAES Lotte (Arkéa) +1:58

10.- VENERUCCI Valentina (A.R. Monex) +1:58