Txirrindularitza
2. etapa
Albanesek irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa, Schwarzseen, eta Gregoirek lider jarraitzen du
EITB MEDIA
EF Educationeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena eguneko azken metroetan, Quinn Simmons Lidl-Trekeko estatubatuarraren erasoa baliatuta; Pello Bilbao zazpigarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan.
-
Albanesek 2025eko denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du. Argazkia: EFE.
EF Education taldeko Vincenzo Albanese txirrindulari italiarrak irabazi du 2025eko Suitzako Tourreko bigarren etapa, Schwarzseen, astelehenean, eta Groupama-FDJ taldeko Romain Gregoire ziklista frantziarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Albanese izan da azkarrena eguneko azken metroetan, Quinn Simmons Lidl-Trekeko estatubatuarraren erasoa ondo baino hobeto baliatuta; Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) zazpigarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan.
Lasterketa azken kilometroan erabaki da. UAEko Jan Christen sartu da aurreneko postuan azken 1.000 metroetan, tropela oso gertu zuela; txirrindulari suitzarra harrapatu egin dute, eta, orduan, Simmonsek jo du erasoa, alegia, Estatu Batuetako txapeldunak. Albanese Lidleko ziklista aurreratu du, baina, eta, hortaz, 28 urteko italiarrak denboraldiko lehenengo garaipena eskuratu du.
Asteartean, hilaren 17an, 2025eko Suitzako Tourreko hirugarren etapa jokatuko dute. Jardunaldiak 195,6 kilometroko ibilbidea izango du, Aarautik abiatuta eta Heidenen amaituta. 2. mailako eta 3. mailako mendate bana igo beharko dute parte-hartzaileek lasterketako azken hogei kilometroetan, eta helmuga ere izango da aldapan.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - ALBANESE Vincenzo (EF Education) 3:55:57
2 - CHRISTEN Fabio (Q36.5) d. b.
3 - ASKEY Lewis (Groupama) d. b.
4 - SIMMONS Quinn (Lidl) d. b.
5 - VAN POPPEL Danny (Red Bull) d. b.
6 - LAPEIRA Paul (Decathlon) d. b.
7 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.
8 - BURATTI Nicolo (Bahrain) d. b.
9 - GLIVAR Gal (Alpecin) d. b.
10 - VAN DEN BOSSCHE Fabio (Alpecin) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - GREGOIRE Romain (Groupama) 6:46:01
2 - VAUQUELIN Kevin (Arkea) + 0:25
3 - LEMMEN Bart (Visma) + 0:27
4 - ALAPHILIPPE Julian (Tudor) d. b.
5 - O'CONNOR Ben (Jayco) + 1:18
6 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) d. b.
7 - KAMNA Lennard (Lidl) d. b.
8 - CASTRILLO Pablo (Movistar) d. b.
9 - KEPPLINGER Rainer (Bahrain) d. b.
10 - SWIFT Ben (INEOS) + 1:33