Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra

Meeusek irabazi du seigarren etapa, eta Vauquelinek jarraitzen du lider

EITB MEDIA

Meeusek bere taldearen lana aprobetxatu du bere kirol ibilbideko 13. garaipena eta denboraldiko bigarrena lortzeko, Davide Ballerini (Astana) italiarra eta Lewis Askey (Groupama FDJ) britainiarra menderatuta.

  • Jordi Meeusek irabazi du 6. etapa. Argazkia: EFE.

    Jordi Meeusek irabazi du 6. etapa. Argazkia: EFE.

Jordi Meeus (Red Bull-BORA) txirrindulari belgikarrak irabazi du ostiral honetan 2025eko Suitzako Tourreko seigarren etapa, 186,7 kilometroko ibilbidea izan duena Chur eta Neuhausen an Rheinfall artean. Meeusek bere taldearen lana aprobetxatu du bere kirol ibilbideko 13. garaipena eta denboraldiko bigarrena lortzeko, Davide Ballerini (Astana) italiarra eta Lewis Askey (Groupama FDJ) britainiarra menderatuta.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Kevin Vauquelin Arkea-B&B Hotels taldeko txirrindulari frantziarrak jarraitzen du lider, eta 29 segundora du Julian Alaphilippe (Tudor) eta 39ra Joao Almeida (UAE).

Etapak igoera batzuk izan ditu ibilbidearen erdiraino, eta amaiera egokia izan du esprinterrentzat. Hasieran, Schmid, Gregoire, Kung eta Sweeny ihes eginda joan dira, baina tropelak kontrolatuta izan du une oro.

Picnic, Alpecin eta Q36.5 taldeak tropelaren buruan txandakatu dira esprintean helmugaratzeko, eta, geroago, gainerako taldeak batu dira garaipenaren bila.

Gregoirek helmugatik urrun eman du amore, baina Schmidek, Kungek eta Sweenyk, elkarrekin ondo konponduta, helmugarako 1.500 metroko pankartaraino eutsi diote. Bora taldeak Van Poppel jarri du lanean, Meeusek errematu duen esprinta bideratzeko.

6. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MEEUS Jordi (Red Bull) 4:10:24

2 - BALLERINI Davide (Astana) d. b.

3 - ASKEY Lewis (Groupama) d. b.

4 - MIHKELS Madis (EF) d. b.

5 - BURATTI Nicolò (Bahrain) d. b.

6 - VAN POPPEL Danny (Red Bull) d. b.

7 - BITTNER Pavel (Picnic) d. b.

8 - LAPEIRA Paul (Decathlon) d. b.

9 - MAYRHOFER Marius (Tudor) d. b.

10 - OLDANI Stefano (Cofidis) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VAUQUELIN Kevin (Arkéa) 24:22:34

2 - ALAPHILIPPE Julian (Tudor) + 0:29

3 - ALMEIDA Joao (UAE) + 0:39

4 - ONLEY Oscar (Picnic) + 1:21

5 - KAMNA Lennard (Lidl) + 1:44

6 - O'CONNOR Ben (Jayco) + 2:16

7 - GALL Felix (Decathlon) + 2:20

8 - CASTRILLO Pablo (Movistar) + 2:40

9 - RICCITELLO Matthew (Israel) + 3:08

10 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + 3:17