Frantziako Tourra
2. etapa
Ikusi hemen Frantziako Tourreko gaurko etaparen profila: Lauwin-Planque – Boulogne-sur-Mer (209 km)
EITB
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
-
2025eko Frantziako Tourreko 2. etapako profila, gogorrenetakoa. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourrak bigarren etapa izango du gaur, uztailak 6, 209,1 kilometroko ibilbidekoa, Lauwin-Planque eta Boulogne-sur-Mer artean.
Mendi ertaineko etapa izango da, eta lehen 100 kilometroetatik aurrera hasiko dira liskarrak. Cavron-Saint-Martin 4. mailako mendateak (1,1 kilometroko luzera eta 5,9ko batez besteko pendiza) markatuko ditu lehen aldeak iheslarien eta tropelaren artean.
Hiru mendate jarraian gainditu beharko dituzte, 3. mailakoak lehenengo biak eta 4. mailakoa azkena: Haut Pichot (1,2 kilometroko luzera eta 9,4ko batez besteko pendiza), Saint-Ettiene-au-Mont (1 kilometro eta 9,5eko batez besteko pendiza) eta D 'Outreau (0,8 kilometro eta 8,8ko batez besteko pendiza).
Litekeena da etapa honetan maillot horiak jabea aldatzea.
Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en, 13:50ean hasita, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 2. etapa (uztailak 6, igandea)
Ibilbidea: Lauwin-Planque - Boulogne-sur-Mer
Distantzia: 209,1 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 17:20 (44 km/h) | 17:34 (42 km/h) | 17:49 (40 km/h)
Mendiko saria: Cote de Cavron-Saint-Martin (4. maila), 104,3. kilometroan; Cote du Haut Pichot (3. maila), 179,3. kilometroan; Cote de Saint-Etienne-au-Mont (3. maila), 200,4. kilometroan; Cote d'Outreau (3. maila), 203,8. kilometroan