Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Baja

Richard Carapazek ez du parte hartuko Frantziako Tourrean, infekzio gastrointestinal baten ondorioz

AGENTZIAK | EITB

Txirrindulari ekuadortarrak bere sare sozialen bidez eman du horren berri.

  • Richard Carapaz, 2024ko Tourrean. Artxiboko irudia: EFE.

    Richard Carapaz, 2024ko Tourrean. Artxiboko irudia: EFE.

Richard Carapaz txirrindulari ekuadortarrak larunbat honetan egindako iragarpenaren arabera, ez du parte hartuko uztailaren 5ean Lillen hasiko den Frantziako Tourrean, infekzio gastrointestinal bat duelako.

"Tristura handiz kontatu behar dizuet infekzio gastrointestinal batek Frantziako Tourra galtzera behartzen nauela. Ez da albisterik onena, baina osasuna beti dago aurretik. Eskerrik asko guztioi zuen mezu eta babesagatik", idatzi du kirolariak bere sare sozialetan.

Education First-Easy Post taldeak ohar batean azaldu duenez, Carapazek "inoiz baino motibatuagoa" eta "Frantziako Tourrari begira" amaitu zuen Italiako Giroa, hirugarren sailkatuta. Hala ere, joan den astean sabeleko mina eta sukar handia izan zituen.

"Gure mediku taldeak, Ekuadorren dituen medikuekin batera, distantzia luzeko bidaiak eta lehiaketak ez egiteko gomendatu du. Beraz, Richardek ez du aurtengo Frantziako Tourrean parte hartuko", berretsi du taldeak.