Frantziako Tourra
Lehiaketa
Irabazi Tourreko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITB
EITBk Frantziako Tourreko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
-
Egunero, Tourrean, maillot eta kulote bana zozkatuko ditugu.
EITBk, ohi bezala, maillot bat eta kulot bat zozkatuko ditu 2025eko Frantziako Tourreko etapa bakoitzean, lasterketako egun bakoitzean egingo dugun galderari erantzun zuzena ematen diotenen artean. Lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu, alegia, @kirolak_eitb izenekoan; hala, lehiaketako parte-hartzaileek profil horretan erantzun beharko diote etapa bakoitzean egingo dugun galderari.
Galderek hiruna aukera izango dituzte, eta parte-hartzaileek bat aukeratu beharko dute, euren ustez zuzena. Irabazleak EITBren maillot bat eta kulot bat eskuratuko ditu, Etxeondo etxekoak.
Gozatu txirrindularitza onenaz! Zorte ona izan!