Frantziako Tourra
Uztailak 7, astelehena
2025eko Frantziako Tourreko 3. etaparen profila: Valenciennes-Dunkerque (178,3 km)
EITB
Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, Mont Cassel, 4. mailakoa, etapako 147,4. kilometroan.
-
2025eko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Irudia: A.S.O.
Uztailaren 7an, astelehenez, 2025eko Frantziako Tourreko hirugarren etapa jokatuko dute. Jardunaldiak 178,3 kilometroko ibilbidea izango du, Valenciennes hirian hasiko da, 13:10ean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 17:18 eta 17:40 bitartean altxatzea besoak Dunkerquen. Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra egin beharko dute, 4. mailakoa, Mont Cassel, 147,4. kilometroan.
Ziklistek aurretik izango duten profilari erreparatuta, esprinta egon liteke, baina oraindik Tourreko hirugarren egunean gaude, eta aukera handia dago erritmo oso bizia izatea. Horrek ekar lezake ihesaldi batek tropela estutzea, eta ezin da baztertu etapa garaipena iheslari batzuen artean jokatzea.
Egunero bezala, zuzenean ikusi ahalko dugu, EITBn; 14:40an hasiko da eitb.eus-eko emanaldia, eta15:00etan, berriz, ETB1ekoa.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 3. etapa (uztailak 7, astelehena)
Ibilbidea: Valenciennes-Dunkerque
Distantzia: 178,3 km
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:18 (46 km/h) | 17:28 (44 km/h) | 17:40 (42 km/h)
Mendiko saria: Mont Cassel (4. maila), 147,4. kilometroan