Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 8, asteartea

2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)

EITB

Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 3. etapako profila. Irudia: A.S.O.

Uztailaren 8an, asteartez, 2025eko Frantziako Tourreko 4. etapa jokatuko dute. Jardunaldiak 174,2 kilometroko ibilbidea izango du, Amiens Metropolen hasiko da, 13:15ean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 17:22 eta 17:30 bitartean altxatzea besoak Rouenen.

Azken berrogei kilometroek tropeleko "puncheur" onenen arteko borroka polita iragartzen dute. Côte de Bonsecours historikoan Jean Robicen omenezko monumentutik igaro ostean, tropelak Côte de Grand'Mare eta Saint-Hilairerako igoera gogorra izango dute, batez beste % 11ko desnibela duena, gero, 5 kilometro maldan behera eginda, Rouen hiriaren erdiguneraino iristeko.

Egunero bezala, zuzenean ikusi ahalko dugu, EITBn; 14:50ean hasiko da eitb.eus-eko emanaldia, eta 15:00etan, berriz, ETB1ekoa.

ETAPAKO PROFILA

4. etapa, uztailak 8, asteartea: Amiens Metropole-Rouen (174,2 kilometro)
2025eko Frantziako Tourraren 4. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourraren 4. etapako profila. Irudia: A.S.O.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 4. etapa (uztailak 8, asteartea)

Ibilbidea: Amiens Metropole - Rouen

Distantzia: 174,2 km

Hasiera-ordua: 13:15

Amaiera-ordua: 17:22 (46 km/h) | 17:32 (44 km/h) | 17:44 (42 km/h)

Mendiko saria: Cote Jacques Anquetil (4. maila), 128,2. kilometroan; Cote Belbeuf (3. maila), 146,6. kilometroan; Cote de Bonsecours (4. maila), 154,4. kilometroan; Cote de la Grand'Mare (4. maila), 162,1. kilometroan; Rampe Saint-Hilaire (3. maila), 169. kilometroan