Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

1. ETAPA

Jasper Philipsenek irabazi du Tourreko lehen etapa, esprintean

EITB Media

Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.

  • Jasper Philipsen helmugara iritsi denean

    Jasper Philipsen helmugara iritsi denean Argazkia: EFE

Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) belgikarrak irabazi du larunbat honetan 112. Frantziako Tourreko 1. etapa. 184,9 kilometroko ibilbide ia laua izan du, eta Lilleko hirian hasi eta amaitu da. Sari bikoitza eskuratu du Philipsenek Frantziako Tourreko lehen etapan, Lilleko esprinta irabazita 2025eko edizioko lehen maillot horia ere lortu baitu.

Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindularia lasterketaren buruan kokatu da haizearen eraginez tropela zatitu ostean, eta taldekideen laguntza eta babesa izan ditu Frantziako Tourrean hamargarren garaipena lortzeko.

Urduritasuna eta erorikoak izan dira etapa osoan zehar, eta haizeak tropela zatitu ostean, Jasper Philipsen belgikarrak jantzi du 2025eko Tourreko lehen maillot horia, Evenepoel, Almeida, Roglic eta Carlos Rodriguez ezagunek 39 segundo galdu duten etapan.

Philipsenek (27 urte) bere taldearen lan bikaina baliatu du haizearen eraginez atzean ez geratzeko, eta Mathieu van der Poelek bideratuta, lehen postuan helmugaratu da, 3 ordu, 53 minutu eta 11 segundoko denbora eginda (batez beste orduko 47,6 kilometroko abiadura).

Belgikarrak esprinterren arteko lehen lehia irabazi du, azken metroetan Biniam Girmay (Intermarche-Wanty) eritrearra eta Soren Waerenskjold (Uno-X Mobility) norvegiarra garaituta. Besteak beste, Tadej Pogacar esloveniarra, Jonas Vingegaard daniarra eta Enric Mas eta Ivan Garcia Cortina espainiarrak zeuden lehen talde horretan.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 3:53:11

2. GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

3. WAERENSKJOLD Soren (Uno-X ) d.b.

4. TURGIS Anthony (TotalEnergies) d.b.

5. TRENTIN Matteo (Tudor Pro Cycling) d.b.

6. RUSSO Clement (Groupama-FDJ) d.b.

7. PENHOËT Paul (Groupama-FDJ) d.b.

8. JORGENSON Matteo (Visma) d.b.

9. MAYRHOFER Marius (Tudor Pro Cycling) d.b.

10. WATSON Samuel (INEOS) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 3:53:11

2. GIRMAY Biniam (Intermarche) d.b.

3. WAERENSKJOLD Soren (Uno-X) d.b.

4. TURGIS Anthony (TotalEnergies) d.b.

5. TRENTIN Matteo (Tudor Pro Cycling) d.b.

6. RUSSO Clément (Groupama-FDJ) d.b.

7. PENHOËT Paul (Groupama-FDJ) d.b.

8. JORGENSON Matteo (Visma) d.b.

9. MAYRHOFER Marius (Tudor Pro Cycling) d.b.

10. WATSON Samuel (INEOS) d.b.