Frantziako Tourra
Lapurreta
11 bizikleta lapurtu dizkiote Cofidis taldeari Tourrean
AGENTZIAK | EITB
Hoteleko aparkalekuan gertatu da, Lilletik gertu, Frantziako iparraldean, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre euskaldunen taldeari egin diote lapurreta.
-
Cofidisen taldea Tourrerako. Argazkia: EFE
Cofidis taldeak Frantziako Tourrean duen autobusetako bati lapurreta egin diote bart gauean, 11 bizikleta lapurtuta, 100.000 eurotik gorako balioa dutenak.
"Kamioi-tailerreko atea indarrez ireki dute, eta gure bizikletetako 11 lapurtu dituzte, segurtasun dispositiboak egon arren", jakinarazi du Frantziako taldeak ohar baten bidez.
Hoteleko aparkalekuan gertatu da, Lilletik gertu, Frantziako iparraldean, eta Alex Aranburu eta Ion Izagirre euskaldunen taldeari egin diote lapurreta.
Iaz TotalEnergies taldeari ere 11 bizikleta lapurtu zizkioten Tourrean.