Frantziako Tourra
Leeds hirian hasiko da
2014ko Frantziako Tourreko hiru etapa Britainia Handian izango dira
Erredakzioa
Frantziako itzuli mitikoko aurreneko hiru etapak Britainia Handiko lurretan izango dira 2014an, 'bertako txirrindularitza omentzeko'.
-
2012ko Tourreko txapeldunak. Argazkia: EFE
2014ko Frantziako Tourra Ingalaterrako iparraldeko Leeds hirian hasiko da, antolatzaileek Britainia Handiko azken urteetako txirrindularitzari omenaldia egin nahi baitiote.
Tourreko tropelak hiru etapa Britainia Handiko lurretan egin beharko ditu. Hirugarrena Londresen izango da, eta txirrindulariak bertatik Frantziara abiatuko dira.
2013ko proba Korsika irlatik abiatuko da, eta datorren urtean itzuliak iparraldera begiratuko du.
Bradley Wiggins britainiarrak irabazi zuen 2012ko Tourra, eta Sky taldeko liderraren garaipena erabakigarria izan da erabakia hartzeko orduan.
“Britainia Handiko txirrindularitza eta 2007an Frantziako Tourrak Londresen izan zuen zaleen babesa omentzeko aukera aproposa da”, esan du Christian Prudhomme zuzendariak.
1. etapa, 2014ko ekainaren 5ean
Leeds - Harrogate: 190km
2. etapa, 2014ko ekainaren 6an
York - Sheffield: 200km
3. etapa, 2014ko ekainaren 7an
University City Cambridge - Londres: 170km