Frantziako Tourra
Sierra Nevadan
Euskaltel-Euskadi Tourra prestatzen hasi da
Erredakzioa
Iñigo Mujikaren gainbegiratzepean, Igor Anton, Mikel Nievez, Sicard, Astarloza, Lobato, Gorka Izagirre, Ion Izagirre eta Juan Jose Oroz izango dira bertan.
-
Euskaltel-Euskadi Tourra prestatzen hasi da. Argazkia: EFE
Euskaltel-Euskadi taldea aurtengo Frantziako Tourra prestatzen hasi da, eta gaurtik aurrera Sierra Nevadan kontzentratuko da.
Iñigo Mujika taldeko prestatzaile fisiko eta fisiologoaren gainbegiratzepean, Igor Anton, Mikel Nieve, Romain Sicard, Mikel Astarloza, Juanjo Lobato, Gorka Izagirre, Ion Izagirre eta Juan Jose Oroz txirrindulariak izango dira bertan.
Mikel Nievek Bavierako Tourrean (maiatzaren 22tik 26ra) eta Dauphine-Liberen (ekainaren 2tik 9ra) hartuko duela parte baieztatu du Igor Gonzalez de Galdeano Euskalteleko managerrak. Igor Antonen egutegia, bestalde, oraindik ez dute erabaki.