Frantziako Tourra
100. edizioa
Valverde eta Quintana, talde-buru, Movistarren
Erredakzioa
Jose Luis Arrieta eta Jose Luis Jaimerena izango dira kirol-zuzendariak eta podiuma taldearen jomuga.
-
Alejendro Valverdek podiuma nahi du. Argazkia: EFE
Movistar taldeak argi du aurtengo Frantziako Tourrean euren helburua zein den. Eusebio Unzueren taldeak podiumean egon nahi du, eta horretarako bi hautagai dituzte, Alejandro Valverde eta Nairo Quintana.
Taldeak 23 garaipen ditu aurtengo denboraldian eta Jose Luis Arrieta eta Jose Luis Jaimerena zuzenduta gizon hauek aurkezten dituzte Tourrean: Alejandro Valverde, Rui Costa, Nairo Quintana, Andrey Amador, Jonathan Castroviejo, Ruben Plaza, Imanol Erviti, Ivan Gutierrez eta Jose Joaquin Rojas.