Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Ustezko ibilbidea

Frantziako Tourra Iparraldetik igaroko da 2016ko edizioan

L.E. | eitb.com

Cultura Sport hedabideak Interneten aurreratutakoaren arabera, 8. eta 9. etapak Ipar Euskal Herrian lehiatuko dira. Horrez gain, lehen etapa Parisetik aterako da.

  • Frantziako Tourra Biarritz, Baiona eta Pauetik pasako da 2016an. Efe.

    Frantziako Tourra Biarritz, Baiona eta Pauetik pasako da 2016an. Efe.

Frantziako Tourreko 103. edizioa, 2016koa, Iparraldeko zenbait udalerritatik pasako da, Cultura Sport kirol egunkariak bere webgunean aurreratutakoaren arabera.

Gauzak horrela, 8. etapa Bordeletik atera eta Biarritzen amaituko da, 200 kilometro egin ostean.

Hurrengo etapak, bederatzigarrenak, Baiona eta Paue lotuko ditu, 201 kilometroko ibilbidearekin.

Informazio berberaren arabera, 2016ko Tourra Parisen hasi eta bukatuko da.