Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

6. etapa

Cavendish berriz nagusitu zaio Kitteli

eitb.eus

Dimension Datako txirrindulariak bere hirugarren etapa lortu du Tour honetan, Kitteli nagusituta, Hinaulten zenbakiak hobetu ditu, Frantziako itzuli handian 29 garaipen eskuratuta.

1:05

Mark Cavendishek (Dimension Data) Frantziako Tourraren 6. etapa irabazi du, Arpajon-sur-Cere eta Montauban artean (190.5 kilometro), Marcel Kittelen (Etixx-Quick Step) aurretik. Britainiarraren hirugarren garaipena da Tour honetan.

29 garaipenekin, Bernard Hinaulten marka hobetu du, eta Eddy Merckx baino ez du aurretik. Belgikakoak Cavendishek baino bost gehiago ditu. Momentuz, britainiarra aurtengo onena izan da esprintetan, Kittel, Greipel eta Saganen aurretik.

Lasaitasunez joan da etapa. Jan Barta (Bora-Argon) eta Yukiya Arashiro (Lampre-Meridak) osatu dute ihesaldia, beti tropelaren kontrolpean.

6. ETAPAKO SAILKAPENAK