Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Zazpigarren etapa

Barredok eta Costak isuna jaso dute ukabilka hasteagatik

Erredakzioa

200 franko suitzarreko (149 euro) isuna jarri diete Gueugnonen bukatu den seigarren etaparen helmugan borrokan hasteagatik.

Frantziako Tourreko komisarioek 200 franko suitzarreko (149 euro) isuna jarri diete Carlos Barredo espainiarrari (Quick Step) eta Rui Costa portugaldarrari (Caisse D’Epargne), Gueugnonen bukatu den seigarren etaparen helmugan borrokan hasteagatik.

Txirrindulari espainiarra, etapan "lasterketak berak eragindako tentsioaren eraginez haserrealdiak" egon direla onartu duena, ukabilka hasi da Rui Costarekin helmugan; zenbait epailek gertatutakoa ikusi dute eta, hain artean eztabaidatu ostean, bi txirrindulariei isuna jartzea erabaki dute.

"Lasterketako kontuak izan dira, tentsioak eragindakoak. Burua galdu dugu biok eta borrokan hasi gara, baina besterik gabe, normala da. Nire jokaera egokia izan ez dela aitortzen dut eta isuna onartzen dut. Gertatu behar ez diren gauzak dira", esan du amaitzeko Quick Stepeko txirrindulariak.