Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Frantziako Tourra

Carlos Sastre: 'Egun lasaia izan da oilategi honetako oilarrentzat'

Erredakzioa

Bero handikoa eta maldatsua izan zela ere adierazi du espainiarrak.

2008an Tourra irabazi zuen Carlos Sastre espainiarrak hamargarren etaparen amaieran esan duenez, "gaurko etapa lasaia izan da oilategi honetako oilarrentzat", bero handikoa eta maldatsua izan arren.

"Atzoko jipoiaren ondoren, gaurkoan nahiko egun lasaia bizi izan dute oilategi honetako oilarrek, jendea oso nekatuta baitzegoen", esan du Cervelo taldeko buruak.

Avilako ziklistak jakinarazi duenez, "irteeratik oso azkar joan gara eta haizeak gogor jotzen zuen kontra, hortaz, eguneko ihesaldia sortzeko ohi baino gehiago itxaron behar izan dugu. Gainontzean, etapa gogorra izan da, maldatsua eta bero handikoa. Tropelak lasaitasunez hartzea erabaki du, beraz, etapa gogorra izan arren jasangarria egin zaigu", esan du Sastrek.

Egun baketsua, beraz, datozen etapei begira. "Bihar nahiko etapa lasaia dugu eta, datozen egunotan, mendiari egin behar izango diogu aurre berriz ere ", amaitu du.