Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
S. Sanchez: 'Mugimenduak eta diferentziak egongo dira gaur'
Erredakzioa
Euskalteleko txapeldun olinpikoaren ustez, Menden amaituko den ostiraleko etapa "ezberdina" izango da.
Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko buruak Saxo Bank taldeak etapa amaieran egindako lana azpimarratu nahi izan du, izan ere, bere ustez, "ezustekoa ematen saiatu dira" alboko haizea agertu denean. Asturiarra hirugarren postuan sailkatuta dago.
"Gaurkoan ere bero handia egin du, eta horrelako egun batzuk izan ditugu dagoeneko. Saxo Bank ezustekoa ematen saiatu da azken kilometroetan, baina nire taldeak oso ondo erantzun du eta pozik nago", azpimarratu du.
Txapeldun olinpikoaren ustez, Menden amaituko den ostiraleko etapa "ezberdina" izango da. "Paris-Nizan igo genuen, baina orduan tenperatura zero graduren bueltan zebilela uste dut, orain bi aste daramatzagu lehian", esan du.
Samuren arabera, "mugimenduak eta diferentziak egongo dira, baina hiru kilometrotan ezin dira gehiegizkoak izan". "Ziur asko, iheslari talde batek borrokatuko du etapa-garaipena lortzeko, baina indarrak justu daude jada eta etapa nola garatzen den ikusi beharko da. Eguna amaitzerakoan, balantze positiboa egitea espero dut", azaldu du