Frantziako Tourra
Frantziako Tourra
Contador: 'Ona naiz Mende igotzen'
Erredakzioa
'Igoera hori oso gogorra da, baina ona naiz horretan, ea nola ikusten dudan nire burua'. Alberto Contadorrek segundo batzuk ateratzeko direla uste du.
Alberto Contador espainiarrak, Frantziako Tourra bi aldiz irabazi duenak, alboko haizeagatik "amaieran tentsioa egon" dela adierazi du Bourg les Valencen hamaikagarren etapa bukatu bezain laster eta bihar (ostirala) Menden amaituko den igoeran ona dela baieztatu du.
Beste egun bero bat, lasaiagoa, baina azkenean tentsioa agertu da tropeleko buruan alboko haizeagatik eta, horregatik, madrildarrak laguntza eskatu dio bere taldekide kazakhstandar Alexandre Vinokurovi.
Mendeko etapari begira, ehuneko hamarreko bataz besteko malda duen hiru kilometroko igoera duena, Contador itxaropentsu agertu zen.
"Igoera hori oso gogorra da, baina ona naiz horretan, ea nola ikusten dudan nire burua eta ea xer egin dezakedan", esan du Contadorrek, aurreko Paris-Niza lasterketan Menden etapa bat irabazi zuenak.